- Eragilea: ZUREKIN COACH
-
Nori zuzendua: Enpresa Saila
-
2026-06-03 / 2026-06-18
-
Gaia: Formazioa
ZUREKIN COACH
Kaixo,
Plazer handiz jakinarazten dizut Lehiberrik, beste behin, niregan konfiantza jarri duela ekainaren 18ko topaketa hau gidatzeko: Zubiak sortzen: enpresen arteko harreman estrategiko berriak.
Gaur egungo testuinguruan, enpresek ezin dute bakarrik jardun. Harreman berriak, aliantza sendoak eta ikuspegi estrategikoa dira hazkunde eta erresilientzia iturri nagusiak. Topaketa honek aukera emango dizu zure inguruko enpresekin konektatzeko modu berriak ezagutzeko eta zure negozioaren etorkizunerako garrantzitsuak izan daitezkeen loturak zabaltzeko.
Zer landuko dugu?
• Aliantza berrien bidez hazteko aukerak
• Networking eta lankidetza joera berriak
• “Red flags”: isolamenduaren seinaleak eta arriskuak
• Dinamika praktikoa: nahi diren harremanen mapa
• Harreman estrategiko berri bat abiarazteko konpromisoa
Data: 2026/06/18
Ordua: 9:00–13:00
Tokia: Lehiberri (Tolosaldea)
Izena emateko esteka: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/es/agenda/construir-puentes-el-poder-de-las-nuevas-relaciones-empresariales/
Topaketa hau aukera paregabea da zure negozioaren inguruan zubi berriak sortzeko, ikuspegi estrategikoa zabaltzeko eta etorkizuneko aliantzak modu praktikoan lantzeko.
Pozik izango naiz bertan elkarrekin lan egiteko.
Goreti Aramburu
Zurekin Coach
