• Eragilea: TOLOSALDEA GARATZEN
  • Nori zuzendua: Enpresa Saila
  • Gaiak: Bestelakoa, Ekintzailetza, Formazioa
2026-01-21

TOLOSALDEA GARATZEN

IKT Astea Tolosaldea Garatzenek duen ekimen historikoenetako bat da. 2009tik indarrean dagoen formazio eskaintza honek astebetez eragile ezberdinei Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologia ezberdinen inguruko tailer, informazio saio edo ikastaroak eskaintzen ditu.

Helburua teknologia berri hauen inguruko ezagutza areagotu eta hauek gure enpresa, komertzio edo egunerokoan aplikatzen ikastea da. Ikastaro guztiak %100 hobarituak daude, hau da, dohainik ematen den eskaintza bat da. Orokorrean, goizeko ikastaroak enpresa eta Lanbide Heziketari bideratuak izaten dira, eguerditakoak komertzioei zuzenduak eta arratsaldez saio orokorrak izaten dira herritar ororentzako. Goizetan saioak Lehiberri Zentroan burutzen dira, eguerditan eskualdeko herri ezberdinetan eta arratsaldetako saioak online izaten dira.

Ikastaro guztiak doakoak dira, baina izena ematea beharrezkoa da, lekuak mugatuak baitira. Nahi adina ikastarotan eman daiteke izena.

Informazio gehiago:


https://www.tolosaldeagaratzen.eus/proiektuak/ikt-astea-2/

ikt-astea.jpg