- Eragilea: TOLOSALDEA GARATZEN
-
Nori zuzendua: Enpresa Saila
-
Gaiak: Bestelakoa, Ekintzailetza, Formazioa
TOLOSALDEA GARATZEN
Lehiberri Eskola Tolosaldea Garatzeneko Enpresa Sailetik sustatzen den urteko Formazio Eskaintza da.
Etengabeko prestakuntza eta gaitasun eta ezagutza berriak etengabe berritzen joatea ikasteko prozesu bat da. Jakintza ezberdinak barneratzea eta formatzen joatea funtsezkoa da pertsonalki eta profesionalki hazten joateko, eta ezinbestekoa bizirauteko. Hori da helburua Lehiberri Eskolaren barruan eskaintzen diren kurtsoekin. Kontzeptu berriak barneratzea eta erabiltzen jakitea, negozio jarduera hobetuko duen aspektuak helarazi eta erakutsiz.
Ekimen honetan enpresaren arlo ezberdinak jorratzen dituzten hainbat ikastaro eskaintzen dira lehenago aipatutako helburuarekin. Besteen artean, pertsonen kudeaketa, arlo finantzarioaren lanketa edo berrikuntza ereduan nola kudeatu, adibidez. Arlo honetan ezinbestekoa da enpresen beharrei erantzun bat ematea.
Ikastaro hauek urtean zehar burutzen dira gai ezberdin hauek jorratuz hileroko maiztasunarekin. Formazio hauek iraupen ezberdina izaten dute gaiaren arabera eta aurrez aurreko formatuan burutzen dira.
Informazio gehiago:
https://www.tolosaldeagaratzen.eus/agenda/
