Ongi etorri Tolosaldeko plataformara!


Tolosaldeko Plataforma eskualdeko eragile ekonomiko guztiei zuzendutako eskaintza integratua eskaintzen duen tresna da. Lan egiteko, elkarreragina mantentzeko eta elkarlanean aritzeko moduak eta ereduak etengabe aldatzen ari dira, eta ezinbestekoa da garai berrietara eta funtzionamendu-eredu berrietara egokitzea.

Alde batetik, eskualde mailako garapen ekonomikoa eta enplegua sustatu nahi dira, eskura dagoen informazio baliagarria bildu eta partekatuz. Bestetik, tokiko eragile ekonomikoen arteko harremanak eta lankidetza indartu nahi dira, guztiontzako tresna komun eta erabilgarri bat eskainiz.

Plataforma honen bidez, enpresei, ekintzaileei, enplegu-aukerei eta eskualdeko udalerri ezberdinei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, baita eragile horiekin harremanetan jartzeko aukera ere. Tolosaldeko 28 udalerrietako 650 kontaktu baino gehiago izango dituzu eskura.